Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-25 -- 2112.zenb

Adierazpenak

Jon Torner


Arantxa Urretabizkaiak Aldaketa Hamasei aldizkarian: "«(Literatur sarien) epaimahai ezberdinetan parte hartu dut eta inork ez nau ez presionatu eta ezta baldintzatu ere. Askatasun osoz egin dut nire lana. Eta inork ni baldintzatu nahiko banindu, altxa eta ospa egingo nuke. Horrez gain, sari hau egunen batean irabazi nahi dut. Nobel Saria, ez; baina Euskadi Saria, bai. Ez diot uko egiten ".

 

Aritz Sound System DJak Gaztetxulo aldizkarian: "Nik arazo handiak izan ditut kanpoko musika jartzeagatik. Euskal kultura defenditzeko esaten dira gauza horiek (kanpokoa mehatxu dela bertakoarentzat), baina zer da euskal kultura? Nik uste dut kanpokoak aberastu egiten gaituela, beti ere kanpoko hori baldintza jakin batzuetan badator, noski. Gai polita da hori, ezin da errazkerian erori".

 

 

Miren Agur Meabek Deian: "Euskadi Sariaren alderik ederrena da dozenaka pertsonak, lagunek eta idazle jendek eman dizkidatela zorionak. Estimazio hori igartzea, horixe da benetako saria. Epaimahaiak desberdinak izan dira kasu batean eta bestean, eta bihotzez eskertzen diet nire liburuen alde egin izana, indarra ematen didatelako".

 

Ramon Lazkano musikagileak Berrian: "Bakartasunean lan egiten dugunontzat etxetik kanpoko oihartzuna jasotzea behar-beharrezkoa da kemena sustatzeko. Hala, zeharo pozgarria da azken urteetako nire lanak ospe honetako akademiarentzat (Frantziako Arte Ederren Akademiarentzat) aipagarriak izatea, are gehiago atzerrian.".

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan