Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2007-11-25

Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldia antolatuko du Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzaz. Ekitaldia Artiumen, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, ospatuko da. Euskararen Nazioarteko Eguna Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan txandatuz ospatzen du Eusko Jaurlaritzak. 1995etik egiten da Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkarrekin antolatzeko erabakia hartu zutenetik.


Argia.com 2012