Astekaria

 Hiruko Txikian 

Telonero

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2111. alea
2007-11-18
alde 0    kontra 0

Sindromea. Doaneko maileguaren ajea. Urririk emandakoa irabazitzat hartzea. Eskainitakoa, berez, merezitakoa balitz legez barneratzea. Oparia eskubide bilakatzea. Ez dira gutxi adibideak. Amnistia aldarriak Urkori nola, Alderdien Legeak ANV-EAEri hola. Donibane Lohizunen ezagutu nuen Gonzalo Nardiz. Etxean nuen ANV izena entzuna. Ez nuen militanterik ezagutu Iparraldera egin bitartean. Geroztikakoak izan ziren Valentin Solagaistuaren joan etorriak eta ANVren barne arazoak. HB izan zuten politikan jarduteko eremua. Hondar garaiotan hartu dute Batasunari zegokion lekua. Ongi. Beharrezkoak bilakatu zaizkigu eta jakin dute zerbitzua betetzen. Baina sobra ere sinetsi dute eurak direla izarrak, aro ilun honetan gai argigarriak. Beren azken batzarrean argira eman agiri estrategikoak hala adierazten du. Irudi luke eskainitako arrakastaz mozkortu egin zaizkigula eta bide estrategikotzat, borobila aukeratu dutela beren baitan itzulika ibiltzeko tiobibo-manexen antzera. Ari eta ari, kilometroak egin eta leku berean kieto. Erregaiak xahutuz inguruari agurka. Pozik. Eta erabaki dute bakarrik jarraitzea zorabiatu arte. Ez dute ezker abertzalearen beharrik, aski dute urririk hartu dutenaz. Bejondeiela berean. Ezker abertzalearen biltzeak beste nonbaitetik etorri beharko du.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia