Astekaria

 Bertso berriak 

Superheroiei jarriak

I Ez dabiltza ondo gure herria eta hizkuntza, aurrera egin nahi, baina ezin aurrerantza bultza; ezin aurrerantza bultza herria eta hizkuntza, agian beharko dugu superheroien laguntza.

Xabier Paya

Xabier Paya


2111. alea
2007-11-18
alde 0    kontra 0
(Ińigo Azkona)

 
 
II

Superman izan da gertu
azaldutako lehena,
baina herria ikusi
eta zer-nolako pena!
Azaldutako lehena
eta zer-nolako pena,
elkar ez ulertzea da
kriptonitarik txarrena.

III

Catwoman beti izan da
hain superheroi bortitza,
baina gurean beldur da
katutxo soil baten gisa.
Katutxo soil baten gisa
hain superheroi bortitza,
txakurrak herri honetan
sueltoegi ei dabiltza.

IV

Batman laguntzera dator,
saguzar marka ortzian,
Robin ondoan duela
badator ziztu bizian.
Saguzar marka ortzian
badator ziztu bizian,
baina Batmobila ere
motel doa A8an.

V

Spiderman dator eta
jo behar dugu alarma,
armiarma zabaldu da
gure lurraldean barna.
Gure lurraldean barna
jo behar dugu alarma,
konponbideak ez dauka
ez army eta ez arma.

VI

Izotzezko gizonaren
itxaropena akabo,
gure herriaren alde
ez dago heroi gehiago.
Itxaropena akabo
ez dago heroi gehiago,
sua ez da falta, baina
dena izoztuta dago.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia