2007-11-18 -- 2111.zenb
André Franquin::Gaston
Yoran embanner
prezioa ::10€
André Franquin (Etterberken, Belgika, 1924) marrazkilariak sortutako pertsonaia da Gaston. 1957an azaldu zen lehen aldiz, Spirou aldizkarian. Super-heroien garaian, aldizkariko orrialdeak “animatzea” beharrezkoa zela pentsatu, eta horretarako aproposena “Lanik gabeko heroia” sortzea zela erabaki zuten. Baita asmatu ere. Kazeta baten erredakzioan nahaste-borrasteak besterik sortzen ez dituen gaztea da Gaston. Hasieran Spiroun leku gutxi eskaini zioten arren, gero arrakasta handia izan zuen.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa