Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-18 -- 2111.zenb

Rafa Diez Usabiaga

artikulu nagusira itzuli
?Kutxak ekimenak arlo pribatura ari dira desbideratzen?

Euskal kutxen fusioa

“Kutxen fusioa aztertu eta hausnartu dugunean [LABen], Euskal Herria nazio bezala hartu dugu oinarrian. Gure herriak ez dauka berezko finantza-sistemarik. Kutxen fusioaren bitartez, geure finantza-sistema moduko bat landu beharko genuke, sistema euskalduna. Langileok dugu kutxetan dirua, euskal herritarrok. Kutxetako dirua zertan erabiltzen den hobeto ezagutu beharko genuke, eta esaterako, eraikuntza nazionalaren kontzeptutik, nazio baten finantza-sistema publikoa zein eskeman kokatu ondo aztertu. Iragan berrian asko hitz egin da banku publikoaz. Badirudi gaia desagertu dela, hala ere, sektore abertzaleek klabe horietan aztertu behar dute kutxen fusioa. LABek eraikuntza nazionalerako finantza-motoreak ikusten ditu kutxak, baina une honetan hori ez da EAJren eta EAren parametroetan sartzen. Beren parametroak merkantilistak dira, errentagarritasunaren eskemaren barruan. Eragile ekonomikoek globalizaziora jotzen dute eta kutxek ere norabide horretan egiten dituzte inbertsioak. Kutxen parametroak bestelako neurri analitikoetan egin behar direla uste dugu eta ez dugu halakorik ikusten. Kutxen dirua erdi-publikoa da. Kutxen izaerak hola behar luke, baina kutxen ekimenak arlo pribatura ari dira desbideratzen”.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan