2007-11-18 -- 2111.zenb
Elkarteen gaineko zergen afera
“Elkarteen gaineko zergen aferan EAEko diputazioen akordioak hausnarketa egiteko parada eman beharko liguke langileoi. Zoritxarrez, erabaki garrantzizko hauek eragin gabekoak bailiran hartzen ditugu herritarrok. Oso larria da aberastasuna sortzen ari denean, administrazio publikoetan horrelako erabakiak hartzea. Politika fiskala aberastasuna banatzeko tresna da, hazkunde ekonomiko gehien handitzen ari den honetan, politika fiskalak gehien eskuratzen duenari kendu beharko lioke dirua. Enpresariak inoiz baino gehiago irabazten ari dira. Logikaren arabera, dirua banatzeko zerga gehiago ordaindu beharko lukete enpresariek. Aitzitik, EAJk, EAk eta PSE-EEk enpresariei dirua oparitzen diete. Zergen jaitsiera horrekin enpresariek 300 milioi euro inguru poltsikoratu dute EAEn. Kopuru hori gastu sozialerako erabili liteke, adibidez, baina ez da aurrekontuetan sartzen. Zerbitzu sozialetan –denon zerbitzuetan– erabili liteke, baina ez da horrela egiten. Izugarria da erabakiak hain erraz onartzea. LABentzat politika fiskala gai nagusietako bat da, administrazio publikoko aurrekontuetan nola eragin duen aztertu eta segimendu berezia egiten ari gara. Sindikalgintzak jauzi bat eman behar du, gizarteko sektore kaltetuenak mugiarazi behar ditugu, erabaki hauek bereziki langileriarengan eragin oso txarra daukate”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa