2007-11-18 -- 2111.zenb
Koldo Ortega, Alizia Stürtze ::Bidaldi handien atlas historikoa
Gaiak
orrialdeak ::284
Duela 75.000 urte Homo Sapiensak Asiako itsasertzetik abiatu eta Australiara heltzea lortu zuenetik, XX. mendeko gizakiek espazio-ontziak asmatzerainokoak jaso ditu Gaiak argitaletxeak plazaratu duen Bidaldi handien atlas historikoa liburuak. Koldo Ortega eta Alizia Stürtzeren artean osatu dute. Zehaztasun ikaragarririk eskaintzen ez duten adibideak dira han jasotakoak, gizakiak unibertso ezezaguna esploratzeko betidanik izan duen gogoa eta jakin-mina agerian jartzea izan baitute helburu. Azaltzen diren gertaerak? Antzinako Egiptoko esploratzaileak, Alexandro Handia, zetaren bidea, Estrabon, Islamaren esploratzaileak, Cristobal Colon, Magallanes, Elkano eta munduari emandako lehen itzulia, esate baterako.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa