Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-18 -- 2111.zenb

“Bio” jatea hobe

Joxerra Aizpurua

Europar Batasunak sustatutako ikerketa baten arabera, baieztatu egin da nekazaritza biologikotik ateratako produktuak nekazaritza intentsibotik ateratakoak baino osasuntsuagoak direla.

Newcastle-ko Unibertsitateko ikerlari-talde batek lau urteko ikerketa burutu du, beraiek landutako garia, azak, letxuak, azenarioak eta patatak aztertuz. Aipatu produktuak nekazaritza biologiko eta ez-biologiko irizpideekin landu zituzten eta ondoren lortutakoen alderaketa, bai zapore, baita propietateen aldetik egin zuten.

Oraindik behin-betiko emaitzak argitara eman ez badira ere, ondorio batzuk atera dituzte. Adibidez, fruta eta barazkietan antioxidatzaile kopurua %40 handiagoa da irizpide biologikoen arabera landutako produktuetan, irizpide intentsiboekin landutakoetan baino. Eta alderik handiena esnean dago: antioxidatzaile eta azido graso osasuntsu kopurua %60 handiagoa da.

Nekazaritza biologikoaren helburuetako bat ekosistema naturalen errespetua da; materia organikoa birziklatzen du, eta eremuen produktu-alternantzia bermatu. Esan gabe doa nekazaritza biologikoak ahalik eta osagai kimiko gutxien erabiltzen duela gizakiaren osasuna zaintzeko. Haren etsairik handiena gainkostua da, askotan %30-%50 artekoa, eta hori hainbat jenderentzat oztopo latza da. Dena den, badago une honetan eztabaida garrantzitsu bat gaiari buruz: zer da nekazaritza biologikoa zehatz-mehatz? Edo bestela esanda, “Bio” marka beti nekazaritza biologikoari dagokio?

Krokodiloen malkoak benetakoak dira

Floridako Unibertsitateko Kent Vliet zoologoak eta Californiako Unibertsitateko Malcolm Shaner neurologoak, aurpegiko paralisia duten pertsonei jaten dutenean batzuetan malkoak ateratzen zaizkiela-eta, horren zergatiaren azterketa abiatu zutenean krokodiloen malkoekin topo egin zuten, animalia horiek jaten dutenean malkoak isurtzen baitituzte. Horien zergatia ulertuz gero, gizakiari gertatzen zaiona ere argitzerik izango dela uste da.

Bi ikerlariek bide desberdinetik abiatu zituzten beren ikerketak, baina elkarren lanaren berri izan ondoren indarrak biltzea erabaki zuten. Honenbestez, krokodiloen malkoak, egunero erabiltzen dugun esaldi bat ez ezik, zientziarentzat lagungarriak izatea espero da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan