2007-11-18 -- 2111.zenb
Europar Batasunak sustatutako ikerketa baten arabera, baieztatu egin da nekazaritza biologikotik ateratako produktuak nekazaritza intentsibotik ateratakoak baino osasuntsuagoak direla.
Hamaika ikusteko jaio ginen!, dio esaera zaharrak. Eta Dolly ardiarekin harri eta zur geratu baginen, zer esan Marge izeneko frisiar behiaren berri izan dugun honetan? Zeelanda Berriko behi hori baita, guk dakigula bederen, esne gaingabetua emateko gai den aurrenekoa. Eta hori berez ematen du, Omega-3 eta gantz poliinsaturatu ugarirekin batera. Bestela esanda, gaur egun esnekien industriak gantz eta kaloria gutxiko produktuak lortzeko artifizialki eta diru mordoa inbertituz egiten duen gauza bera, baina modu erabat naturalean.
Hotza eta beroaren arteko aldeak gorritzen digu, bai, bisaia bezalaxe paisaia. Geure lurretan epelez ederki hornituak gara udazken aldera, eta hotzaren neurriak agintzen du urri-azaroko koloreztatzean. Tenperatura aldaketak alaitzen eta bizitzen du udazkena. Gau hotza eta egun epela, hori behar du paisaia margolariak. Aurtengoa bezalako udazken gutxi ditut gogoan eta, puska batean antzekorik izango ez dugulakoan jaso eta jaso ari naiz nire memorietako apalak betez. Aurten, aurreragokoan esan nizun, inoiz berdetik mugitu gabeko sagarrek ere muxua gorrixkatu dute; abuztuan izan genituen gau hotz haiek gogoan al dituzu?
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa