2007-11-18 -- 2111.zenb
Lasarte-Oria (Gipuzkoa). 1956. LABeko Idazkari Nagusia 1992ko III. Biltzarretik. Sindikatu honek VII. Biltzarra burutuko du maiatzean. Ziklo baten amaiera eta zuzendaritza berria iragarri dizkigu Rafa Diez Usabiagak: “Belaunaldi batek goi-mailako karguak utziko ditu. Zuzendaritza utzita ere, ez dut LAB utziko. Sindikatuan arlo nahiko dago gure esperientzia baliatzeko”. Sindikalgintzaz hasi eta politikagintzaz bukatu dugu solasaldia ezker abertzaleko kide garrantzizko honekin.
Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu du Gipuzkoa Donostia Kutxak Buruntzaldeko sei herrietako udalekin. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sostengua du. 2008rako hitzarmena Gipuzkoako beste zazpi eskualdeetara hedatzea da jomuga.
Fiare euskal banku etiko eta solidarioaren proiektua da. Dagoeneko lanean hasi dira justizia sozialaren aldeko zerbitzua eskainiko duen bankuaren ideia Espainiako Estatu osora hedatzeko. Europar Batasuneko banku etikoen hastapena izateko asmoa dute.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa