2007-11-18 -- 2111.zenb
Normala da ETAri arrazoia ematea, baldin badu. Espainian, ordea, bekatua da hori, heresia ia. Ez genuke egin behar, beraz. Baina natural ateratzen zaigu.
Guk natural egiten duguna zeharo okertzat hartzeko espainiarrek duten joera harroaren ondorioz euskaldunon bizitzan sarri asko errepikatzen da tentsio berbera. Oraingoan, gainera, tentsioa mingarriagoa da, lege mailara igo baita astakeria. Lege antiterrorista delakoak zigortu egin dezake ETArekin bat etortzea. Behartzen gaituzte ETAri arrazoirik ez ematera. Indarrez behartu ere, mehatxu zuzenaren bitartez.
Neure begiz nahi nuen ikusi mendeko eskandalurik handiena. Joan naiz Tenerifera. Ikusi dut. Lehen egunean berean heldu da 66 beltzez mukuru betea zen patera bat. Nehor ez zitekeen hurbil: poliziek zaintzen zituzten. Kutsagarri ote ziren?
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa