2007-11-11 -- 2110.zenb
Lipoatrofiak zerikusi handia du eraikin eta lantoki berri oso teknifikatuak egiten ari diren garai honekin. Hain zuzen ere, diagnostikatutako kasuen %84 eraikuntza berriko eraikin itxi oso teknifikatuetan lan egiten duten emakumeenak dira. Bestalde, Kataluniako eta EAEko protokoloetan azaltzen diren zenbait aholku 190 kasu ikertu ondoren erantsi dira. Izan ere, ikertutako kasuen %90 kontaktuan egon ziren energia elektrostatikoko karga handiena biltzen duten azalerekin, mahaiekin esate baterako. Kasurik gehienak aireztapen naturalik gabeko eraikin itxietan sortu dira.
Euskal Herrian kasu batzuk baieztatuta daude eta beste batzuk ez. Donostian Eusko Jaurlaritzako egoitza berrian zazpi kasu agertu dira, bat Gipuzkoako Foru Aldundian eta beste bat Gasteizko Udalean. Zornotzan, Boroan, Azkar Garraioak enpresan hiru kasu aurkitu dituzte eta bana Eibarren eta arrantza sektorean.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa