Astekaria

 Bero-beroan 

Kutsadura industriala eta minbizia

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2110. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Pertsona guztiek ez dute minbizia izateko arrisku berdina. Faktore genetikoek, aurrekari familiarrek eta ohitura osasungarri zein kaltegarriek duten eraginaz gain, bizilekuak ere uste baino gehiago eragiten du tumoreen agerpenean. Hala dio Espainiako Estatuko Osasun Ministerioaren aginduz egindako Atlas municipal de mortalidad por cáncer en España lanak. Ikerketa honek Cádiz, Huelva, Katalunia eta Hego Euskal Herrian izandako kasuen hazkundea erakutsi du. Gehikuntzok “kutsadura industrialarengatik baino ezin litezke azaldu”. Leku horietan biriketako, laringeko edo ehun konjuntiboetako minbizia izateko aukera Espainiako erdigunean baino hiru aldiz handiagoa da. Hego Euskal Herrian, amiantoaren ondorioz gaixotzen direnen kasuak gora doaz eta baita hildakoak ere. Pankreako minbizien zerrendan ere buruan dago Hego Euskal Herria. Hori, lanean disolbatzaile organiko, nikel konposatu, pestizida edo hidrokarburoak bezalako kutsagarriekin harremanetan egoteagatik gerta daiteke. Ezin dugu ahaztu lindane gordailuak ere estalperik gabe izan ditugula hainbat hamarkadatan eta norbaitek ordaintzen dituela gauza horiek, batzuetan hogei urte geroago bada ere. Kutsadura industriala guztiok ordaintzen dugu. Leziorik? Bat nagusiki: erabaki irmoak hartu behar dira ingurumen eta hondakinen kudeaketan. Gainera, hautemate eta prebentzio politika garatu behar da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia