Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-11 -- 2110.zenb

Indarkeriaren intolerantzia

Gotzon Barandiaran

argazkia

Iņigo Azkona

Geldi zaudela, aldarrika, polizia batek jotzen bazaitu, zer egin zenezake? Zelan deritzogu poliziak egindakoari? Neurriko erantzuna da geldi dagoen pertsona baten oihuari borra kolpearen ordaina ematea? Galarazita egotea aitzakia nahikoa da gomazko pilotak bi metrora jaurtitzeko? ETAren indarkeriari aurre egiteko kolore eta amorru askotako poliziak erabiltzen dira, instituzioak erabiltzen dira, herritarren iritzia erabiltzen da, komunikabide pribatu zein publikoak erabiltzen dira. Eta zer erabiltzen da poliziaren indarkeriari aurre egiteko?

Azken urteotako euskal politikagintzan intoleranteetan intoleranteena izan den alderdi bateko buruzagiak esan berri duenez, ETA-Batasuna munduaren intolerantzia eta indarkeriari aurre egitea eta deslegitimatzea izan behar da espainolizatuago utzi gura lukeen alderdiaren lehentasuna. Urteetako gatazka politikoa konpontzeko –zutabeak teilaturaino porlantzekotan egon garen sasoiotan– horrelakoak esatea beldurgarria iruditzen zait, eta erabiltzeko uzkur naizen berba erabiltzera. Erabat gaitzesgarria. Espainiako bi alderdi nazionalista nagusiek euskal independentismoaren aurka are gogorrago jotzeko, Espainiako epaile nazionalistek justizia gose greban iraunarazteko behar duten abiadura handiko eta ohorezko pasabidea da, beste bat. Kaskagorri, Gaztesarea, Egunkaria, 18/98 +..., Udalbiltza, Askatasuna, Batasuna, Osasuna, Maitasuna eta euskal nortasunarekiko jazarpena mantentzen duten Dignidad y Justicia bezalako guardia zibilen elkarte mozorrotuak eskuak igurtzika ariko dira, letaginetatik adurra dariela. Eta nortzuk eta zelan egingo diegu aurre epaileei eta poliziei, hamaika lagun euskarazko egunkari bat sortzeagatik urteetako kartzela zigorra betearaztera eramaten dituztenean? Orduan ere Gandhi izango dugu gogoan? Eta haren antzera jokatuko dugu edo gogoraraztea nahikoa izango da?

Zelan egingo genioke aurre Espainiako epaile nazionalisten erabaki politikoari Ibarretxe bera espetxeratuko balute? –barka, balizkotasunaren mugetan ari naiz–. Udaletxe aurreetan bost minutuko kontzentrazio isilekin nahikoa litzateke? 2008ko hauteskundeetan ordezkaritza lortu eta Espainiara joango gara euskaldunak bagarena aldarrikatzera, batzuk urteetako usadioari jarraikiz, bestetzuk, aspaldiko partez. Espainiar nazionalismoaren indarkeriari aurre egiteko Madrileraino joan behar dugu? Euren jarduera publikoki eta egunerokotasunez egin dute koiuntura eta mutu gaude komenigarritasunaren arabera kartzelaratzen dituztenean. Kalaka baino beste zerbait egin beharko nukeela mailukatzen dit inpotentziak, tai gabe, ezinegonak, eten barik.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan