2007-11-11 -- 2110.zenb
Andoain, 1959. EAJko eleduna Eusko Legebiltzarrean eta GBBko presidentea. Transbertsalitatea hitzaren –eta ariketaren– harian transbertzaleak hitza aipatu digu ironiaz: “Mario Onaindia eta Ramon Jauregi sozialistek kaleratu zuten postnazionalismo kontzeptuaren ordezkoa da transbertsalitatea. Euskal abertzaleak izatetik espainiar hiritar izatera pasa gaitezen”. Alderdiaren bideaz eta Jaurlaritzaren proposamenaz hauxe esan digu: “Alderdiarena ez da ponentzia soila, ez da erakusleihoan jartzen diren kartak. Unean uneko koiunturaz eztabaidatzeaz gain, pauso estrategikoak hezurmamitzen saiatu gara alderdian. Lehendakariaren bide orria horren isla da, arlo instituzionalean bide eta kudeaketa egiteko proposamena”.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa