Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-11 -- 2110.zenb

Landareak

Gorritea

Jakoba Errekondo

Datozen bi ilbeheratan lurperatu behar dira baratxuri begiak. Lan horietan aritzen den edonorentzat erein litzatekeena, mizto zorrotzen ahotan landatu esan behar da, ugalketarako hazirik ez baita erabiltzen, landarearen zati bat, begia, baizik. Begiak lurperatzen eta ezin ba ikusi! Baldin eta gero luze jasotzeko bada. Azaroko edo abenduko ilbeheran landatu. Zuria bezala gorria.

Luze baino sekulako jasotako gorriei bueltaka aritu naiz ingurukoekin azken hilabete honetan. Sagardo sagarretaz, fruitu kozkor gorrietan gozatzen diren zuhaiska zakarretaz, udazkeneroko landareen azpikogonen erakusketaz... Aurtengo gorriak ez ditut inoizko inongo artxibotan jasoak, sekulako disko gogorrean.

Sagarretan, beti heltze-bide berde-hori-laru soila egiten duten barietateak –bi urtebiak, urtebetea, txalaka, gezamina...– muxu-gorriak azaldu dira aurtengoan, bateren bat ezezagutze bidean nahasteraino ere...

Hostoak dira, hala ere, aurtengo gorriaren modan pertxentenak; udazkenaren erakusleihoan muturreko galanta hartuta atzera egin beharrean izan dira aurten horizaleak. Kontzertua zuten aurreragoko batean gorrikoteek eki-ekienean eta han ikusi genituen zuhandor harroak, ezpel hilezkorrak, arkakarats amonak, astigar frantses-muturrak, norteko haritz amerikanoak, gereziondo finak, elorri beltz beltzak, lertxun firinak eta sagar makatzak. Inguruetako koxkor gorrien usainak benetakoa zenaren berniza ematen zion hostoen kontzertuari, gurbitz sendoarenak, gorosti tentearenak, zuhandor ahantziarenak, otso-lizar ustetsuarenak, galzoriko hostazuriarenak...

–Zer dela eta ba aurten inoizko gorritea?

–Hozberoa gora behera...

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan