Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-11 -- 2110.zenb

Abarrak

Eta marra gainditzera ausartu zen

Mikel Garcia

argazkia

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
John Boyne / Alberdania
224 orrialde. 14 euro.

Hiru urte zaharragoa den arreba gogaikarriarekin, likore ‘medizinalak’ hartzen dituen amarekin eta denek begirunea dioten aitarekin bizi da Bruno alemaniarra. 9 urte ditu eta esploratzaile izatea du amets. Egun batean, logelako leiho txikitik beha egoteaz aspertu eta ingurua esploratzera abiatuko da

Eta Brunoren begirada inuzente eta xalotik ezagutuko du irakurleak hain inuzente eta xaloa ez den errealitatea. Brunoren begietatik ikusiko ditu krudelkeria, laguntasuna, beldurra, ausardia, bidegabekeria, bakardadea, etsipena edota bizitzaren eta gizakion kontraesanak, askotan ulertzeko hain zailak.

Askoz gehiago ezin daiteke kontatu, ezustekoak mantentzeko eta irakurleari kontakizuna ez zapuzteko azalpenik ez emateko eskatu baitzion Random House argitaletxeari idazleak berak. Ahoz ahokoari esker, John Boyne idazle dublindarraren The boy in the stripped pyjamas liburuak arrakasta itzela lortu du denbora gutxian. Irlandan libururik salduena izan zen 35 astez, istorioa film bilakatzeko proiektua martxan du Disneyk eta eleberria hogeita bi hizkuntzatara itzuli dute dagoeneko. Euskaraz, Alberdaniak kaleratu du istorio hunkigarri hau.

Ipuina da John Boynek idatzitakoa. Ez du argumentu berri edo apurtzailerik asmatu –adieraziko ez dugun film oso ezagun baten antza dauka–, baina idazkera hain da garbia eta xumea, hain txukun dago kontatua eta hain da gogorra eta sentibera istorioa, hasieratik bukaerara harrapatzen zaituela arratsalde bakarrean irakur daitekeen ipuin honek.
Dudarik gabe, Brunorekin esploratzen ausartzea gomendatzen dizugu, pijama marraduna daraman mutikoa bilatzen laguntzeko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan