Astekaria

 Bertso berriak 

Ehiztari exkax baten kontzientziak jarriak

I Mendi puntako egonaldian pentsatzeari ekina gozamen baten jaun eta jabe gaizto ospearen mina kontzientzian dauden zuloak, harrapariaren grina hego haizetan bidaltzen dizut barneko egon ezina.

Jokin Sorozabal

Jokin Sorozabal


2110. alea
2007-11-11
alde 0    kontra 0
Jokin Sorozabal
Jokin Sorozabal (Maddi Soroa)
II

Beroa, hotza edo euria
argia edo iluna
joan ta joan, ezer ere ez
halere pozik eguna
badago gaitz bat odol-zainetan
guk bakarrik daukaguna
orbela sortzen hasten denean
sukarra sortzen diguna.

III

Oinez nola ba? Automobilez
mendiaren gain-gainera
talkyak eta telefonoak
internetekin batera
legionario jantzia eta
munizioa sobera
ejerzitoa ez da sartuko
ilaran jartzen bagera.

IV

Horrenbesteko inbasioak
lotsatan uzten nau, triste
mendia inork maite ote du
esaten duen hainbeste
ezer berririk ez dut asmatu
bera ari zaigu eske
hainbeste ematen digunarekin
hobeak izan gintezke.

V

Hamar aldiz joan ta azkenean
oilagorren bat bazala
harrapatzeko zoria bada

non da plazer bat iguala
zakurrek ahuli guk irribarre
isila baina zabala
hau da haurtxo bat lehenengo aldiz
oinez hastea bezala.

VI

Tarrapatapan Leitza-larrean
tiroketa dute jua
gaur bezain egun antzu batean
izan liteke lujua
aldameneko gordelekutik
egin digute ojua
berriz sukarra igo zait eta
ezkutatzera nijua.

Doinua:

“Bertso berriak jartzera nua/euskara garbi batian...”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia