Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-11 -- 2110.zenb

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza

Eraiki. Baionan egin diren bi bilkuretan ez dira gutxi izan aurkeztu zaizkigun herrialde ezberdinetako autonomia ereduak. Eta noski, guztietan zegoen errealitate amankomun bat, denak baitira estatuen menpekotasunetatik askatze prozesuak. Gaztetatik izan dugu autonomoak izateko beharra, langile familietan gure lehen salariotik gauzatzen joan dena. Etxe guztietan ez zen berdina izan. Gurean, nagusiek ez zuten ugazabarekikoa ongi bizitzen eta lana libreki egitea zuten helburu. Auzoan aldiz, gehienek maite zuten nagusi batentzat aritzea, salarioaren zenbatekoa jakiteari garrantzia emanez. Txikia bada ere, hura segurua zuten lege. Gure etxean errazagoa izan genuen autonomia lortzea, hau independentziaren ondorioa izan baikenuen. Auzoko gazte gehienek etxean jarraitu zuten bizitzen luzaz. Bere abantailak ba omen zituzten, nahiz eta etengabe negoziatzen bizi behar izan. Gure etxea eraiki behar izan genuenok, ezer gutxirekin, ia-ia hutsetik hasi behar izan genuen. Erosotasuna galdu, askatasuna irabazi eta etxekoekiko harremanak berdintasunean. Eta denborak arrazoia eman digu. Baionatik irten eta etxerako bidean hori nuen buruan. Independentzia da autonomia dakarrena. Politikan, sobra ere, autonomiaka egin behar da askatasun bidea. Independentzia. n

hemeroteka

2109. zenbakia | 2007-11-04
2108. zenbakia | 2007-10-28
2107. zenbakia | 2007-10-21
2106. zenbakia | 2007-10-14
2105. zenbakia | 2007-10-07
2104. zenbakia | 2007-09-30
2103. zenbakia | 2007-09-23
2102. zenbakia | 2007-09-16
2101. zenbakia | 2007-09-09
2100. zenbakia | 2007-09-02

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan