2007-11-11 -- 2110.zenb
Laneko gaitz berriak sortzen hasi dira gaur egun egiten diren eraikinetan. Esate baterako, lipoatrofia, hanketako gantz ehuna galtzea eta ondoez arina eragiten duen gaitza da. Gaixotasun horrek emakumeei eragiten die batik bat.
Eguraldia igogailuko elkarrizketetako gaia baino gehiago da. Euria, eguzkia edo haizea aberastasunerako bidea izan daitezke, fenomeno bakoitzari deitzeko moduaren bidez hizkuntza lantzen baita. Hori erakusten du Bilbon bizi den Kepa Diegez filologo eta kazetariak. Hainbat lekutako esapide eta hitzak biltzen ari da euskarak duen ugaritasuna erakutsiz.
Andoain, 1959. EAJko eleduna Eusko Legebiltzarrean eta GBBko presidentea. Transbertsalitatea hitzaren –eta ariketaren– harian transbertzaleak hitza aipatu digu ironiaz: “Mario Onaindia eta Ramon Jauregi sozialistek kaleratu zuten postnazionalismo kontzeptuaren ordezkoa da transbertsalitatea. Euskal abertzaleak izatetik espainiar hiritar izatera pasa gaitezen”. Alderdiaren bideaz eta Jaurlaritzaren proposamenaz hauxe esan digu: “Alderdiarena ez da ponentzia soila, ez da erakusleihoan jartzen diren kartak. Unean uneko koiunturaz eztabaidatzeaz gain, pauso estrategikoak hezurmamitzen saiatu gara alderdian. Lehendakariaren bide orria horren isla da, arlo instituzionalean bide eta kudeaketa egiteko proposamena”.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa