2007-11-11 -- 2110.zenb
Londres, 1874. C.R. Alder Wright St. Mary ospitaleko kimikariak morfina hainbat azidorekin nahastu eta diazetilmorfina sortu zuen lehenengoz. Substantzia berria morfinatik zetorren; morfina, berriz, lo-belarraren deribatua zen.
Elizabeth I.a Ingalaterrako erreginaren inguruko filma estreinatuko dute azaroaren 9an. Elizabeth: The Golden Age 1998ko Elizabeth filmaren bigarren zatia da eta zuzendari (Sekhar Kapur) eta protagonista (Cate Blanchett) berberak ditu. Oraingoan, Erregina Birjina (Elizabeth) eta Erregina Martiriaren (Mary Stuart, Eskoziako erreginaren) arteko gorabeherak azaltzen dira. Eskoziako erregina katolikoa Ingalaterrako tronua bere lehengusina Elizabethi kentzen saiatu zen. Erregina Birjinaren beste etsai bat ere, Felipe II.a Espainiako erregea, ageri da filman. Mary Stuart erreginaren bizitza beste film batek kontatuko du 2008. urtean, eta Scarlett Johansson aktorea izango du protagonista.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa