2007-11-11 -- 2110.zenb
Jose Inazio Basterretxea Polo ::Arrazoiaren hitza
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
orrialdeak ::140
prezioa ::16.60€
Kazetari direnei edo izan nahi dutenei zuzenduta dago Jose Inazio Basterretxea Polok idatzi duen Arrazoiaren hitza. Argudio-bidean arrastoak liburua. Munduaren ulermenerako eta kontakizunerako kazetariak beharrezko dituen lan tresnetako batzuk azaltzen dira UEUk argitaratu duen lan berrian. Argudiatzea helburu duten lanak azaltzeko ezinbesteko diren zenbait gai, alegia. Hau da, munduaren interpretazioa azalpen-diskurtsoetara eramateko modu batzuk. Batetik, argudioaren teoria klasikoa, Aristoteles, Zizeron, Marko Aurelio eta Kintilianok adierazitakoetatik hasita. Eta bestetik, kazetaritza lan duina aurrera eramateko etika eta sormen-lana ezinbestez batu behar dituen irizpidea. Etikaren aldeko aldarriarekin bat egiten duten egungo egileen aipamenak bildu ditu, Perelman eta Lausberg irakasleenak bereziki. y
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa