1967-03-12 -- 211.zenb
Noiz asi ziņan txistua ikasten, Jon Andoni?
Txikitan aoko soņua ikasi nuan. Beti izan det musikarako gogoa. Ogeitabost urtekin ikasi nuan, txistua jotzen.
Nor izan zan zure maixua?
Nere maixua! Bi jaitan joan nintzan Arribe'ko txistulariarengana. Ta al nitun piezak danak, buruz artu nizkion ta gero batian eta bostian entzuten nituanak berealaxe ikasten nituan. Etxera etortzen nintzanean ere saiatzen nintzan, pieza alek gogoratzen; soroan lanean nebillela ere, beti pieza aiek gogoratzen aritzen nintzan.
Arribe'ko txistulari arek, ze izen zuan?
Alponso Zuanbeltz.
Benbat errietan ibilli zera zure txistuarekin?
Ez ditut danak gogoan baņo, emendik Naparrura bitartean dauden erri danetan, ni nintzan txistulari.
Zenbat pagatzen ziruten jai bakoitzeko?
Lau peseta. Gero bazkaldu ondoren, etxetik-etxe ibiltzen nintzan, beste sei edo amar peseta biltzen nituan, ta pozik etxera.
Ta zure gurasoak uzten al zizuten, aste egunean da nunbaitera joaten txistuarekin?
Aldi batzutan, amabost egun ere segiduan egiten nituan, txistuarekin kanpuan. Ta etxeratzen nintzanean, aitak esaten zidan; baņo noiz egin bear dituk etxeko lanak? Baņo nik, kanpotik etortzen nintzanean, ardo pixkat ekartzen nien engaņatzeko ta alaxe uzten zidaten.
Zure txistu orrek, zenbat urte ditu ta zenbat pagatu zenduan?
Nere txistuak orain, 32 urte ditu, ta 25 edo 26 duron erosi nuan Bergara'n.
Ta tamboliņa zenbatian erosi zendun?
Basaburuako txistularr bateri erosi nion amar pesetan. Tanboliņ onek nerekin 47 urte daramazki.
Zenbat pieza jakingo dituzu jotzen?
Ez dakit ba nik, 50 pieza errex.
Orain batzuk joko aldizkiguzu?
-Bai orixe ta gustora gaņera.
Bere txistua ta tanboliņa artu ta bere barrenera bildua gelditu zan ta an jardun zuan jota jo. Ta nola jo ere. Larogei urte ta oraindik birikak oso sasoiko ditu. Amaika pieza eder erakutsi zigun. Zinta magnetofonikan artzen genizkion. Ta azkenean berari jo genizkion ta ala zion: Janugoiko maitea, oraindik zer ikusi boar ote da mundu ontan. Au deabrukerin bat izango da ez? Erabat txokatuta galditu zan. Iņoiz ere ez zuan entzun berak nola jotzen zuan, ta ara larogei urtera iritxi ta nola entzun dituan.
Jon Andoni, zenbat seme-alaba izan dituzu?
Amairu bataiatuak. Gaur amar bizi dira.
Zure senide tartean txistularirik bai al da?
Ez, penaz esaten det ezetz. Nere semeei amaika aldiz adierazi diet baņo ez da iņor sortu.
Zure txistua ta tanboliņa norako dira orduan?
Nere txistua ta tanboliņa au, beti ementxe geldituko dira baserrian. Millaka peseta eskeiņi dizkidate, baņo ez nijoa iņori ematera. Nere oroigarritzat emen geldituko dire. Gero, bear ba da baten bat ere sortuko da ikasteko.
Aizu, orain gazte izango baziņa, berriz ere txistua jotzen ikasiko al zenduke?
Bai orixe. Nik txistua jo ta besteak alaitzen zirala ikustean, neu ere poztu egiten nintzan. Izan ere gizonak egin boar duan gauza da auxe: besteak zoriontsu egin ta ori txistulariak beti egiten du.
Ta Jon Andoni, zer esango zenieke gaurko txistulariei?
Ba, aurrera, segitzeko gure oltura ta dantzetan eta edozein tokitan ta noiznai txistua jotzeko, ori da ta Euskalerriko musika jatorrena.
Emen bukatu genun alkar izketa. Bera oso pozik geldita da.
Erantzunik ez dago. Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Gipuzkoa probintzian ainbat erri txiki badira ta oietako bat degu noski Bedayo. Bedayo, Txindoki ta Balerdi mendien artean dagon erritxoa da. Bedayo erria, ez dago lurrez oso alkartua, oso sakabanatua baizik.
Baserri bat emen, bestea zelai artan, urrengoa gaintxo artan, boste batzuk elizaren inguruan bildurik; danetara 48 bizilapun edo abitante izango ditu. Erri ortan txistulari bat ba da. Laister larogei urte beteko dituana. Ta bere baserrira iritxi naiz berarekin alkar izketa bat egiteko. Oraindik, gizona oso sasoiko dago. Iritxi nintzanean ere, arbitara joana zan. Baņo berealaxe gureganatu zan. Ta asi gera alkar izketan.
Bere izena ta abizena, Sarasola'tar Jon Andoni da. Zumizketa baserrian ikusi zuan lenengoz argia pizten eta eguzkia Balerdi atzetik sortzen. Datorren urteko epaillaren 31'an beteko ditu larogei urte.
Ta esan digu berriz ere nai degunian joateko orrelako gauzekin bizkortu egiten dela ta. Guk, gure aldetik, urte asko opa dizkiogu gure artean. Agur egin ta berriz ere illuntze aldera etxeratu giņan. Juan Antonio Sarasola, txistulari zintzo ta jatorra. Txistua zabaltzen, txistua soņua za. baltzen alegiņak egiņa, euskotarrak alaitzen saiatua, bere izena Euskalerri kondairan ta txistularien artean, inguruko erri ta errietarren artean gogoan geldituko da noski.
Eta ainbeste erri ta ainbeste garte ta zaarren artean, poza ta alaitasuna zabaldu duan txistulari onek ez du merezi sarin bat mundu ontan ere? Gizonen umanismoa saritzen da gur noski, ta euskaldunak ere saritu bear noski gure txistulari onen umanismoa ere. Egiz, gaur txistulari bakoitza euskalerriaren ongille bat da, ta larogei urtera iritxi dan gure Sarasola txistularia berriz zer esanik ere ez. Bedayotarrak, alkar arturik, anaitasun batean bildurik ez ate diote zerbait eskeiņiko? Edo bedagotarrekin batera, ez ote dira besteen batzuk alkertuko, Ŧzerbait oriŧ eskeintzeko?
Erantzunak
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa