Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-04 -- 2109.zenb

Diskoteka

Goztgi.kom

Iker Barandiaran

'Goztgi.kom'

Gozategi ::Goztgi.kom

BabelMusik

iraupena ::47´36´´

prezioa ::13.45€

Trikitiari nortasuna emateko bide berriak

Orioko talde ezagunak diskoetxez aldatuta eman du etapa berrira urratsa, Internet eta sakelako telefonoen garaira. Taldearen izaerari eutsita trikitiari beste kolore batzuk eman dizkio. Hala, hanka bat plazatako erromeriatan sendo jarrita badu ere, beste hanka harago eraman du bestelako usain, kolore eta erritmoak dastatu eta zabaltzeko. Tradizioei lotutako arin-arin eta fandangoez gain, doinu desberdinak batu dituzte: balada folkyak (Beldurra), Europa ekialdeko ijitoen oihartzuna (Ijitua), erritmo karibearrak (Ofi-afi), pop goxoa eta country doinuak, besteak beste. Hitzei dagokionez, oso kritiko dira oriotarrak eta herri honentzat konponbidea bilatzeko autokritika egiten dute, baita erantzule nagusiei, politikariei, ekimenak gauzatzeko eskatu ere, hausnarketa eta ironia zorrotza erabilita.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan