Kuxidade historikoa

I Zein ote da irtenbidea? Txoriak hil ala estatua guztiak kendu? Txorien zirina estatuen gainean ez da txori-kaka.

Koldo Izagirre

Koldo Izagirre


0000-00-00
Koldo Izagirre
(Dani Blanco)
 
 
 
II

Zein ote da irtenbidea?
Bertatik abiatu
ala atertu arte itxaron?
Txorien zirina
estatuen gainean
ez da txori-kaka.

III

Zein ote da irtenbidea?
Berriak asmatu
ala betiko txirulak sinetsi?
Txorien zirina
estatuen gainean
ez da txori-kaka.

IV

Zein ote da irtenbidea?
Txoriak kendu
ala estatua guztiak hil?
Txorien zirina
ez da txori-kaka
estatuen gainean.

Doinua:  Trajinos Beltzaren “Mollan lanik ez neukan eta...”


Argia.com 2012