Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-04 -- 2109.zenb

Krisi ekonomiko-industriala Nafarroan?

Juan Mari Arregi


UPNren gobernuaren esanetan, ez dago krisirik Nafarroan. Iturri berberak dioenez, hazkunde ekonomikoak %4a urratzen du eta dauden 12.000 enpresetatik lauek baino ez dute jasaten enplegu-erregulazioko espediente edo greben eragina. Urte hasieran itxiera eta deslokalizazioak jasandako enpresez ari da: Mepamsa, Caucho Metal, Inquinasa eta BSH-Lizarra. Errealitatea ordea, tematia da.

Enpresa horiei orain beste batzuk gehitu behar zaizkie: Solano, bere garaian babes publikoa izan zuen Onena, Sysmo (egindako grebak Volkswageni eragin dio), Maier, Drahtzug Stein multinazionala... Horietan beste ehunka langile arriskuan daude. Egia da, gaur egun Nafarroan ezin daitekeela kinka ekonomiko-industrialaz hitz egin. Monolabore industrialean oinarritutako eredu ekonomiko eta industrialaren krisia dago. Honek ibilgailu-industrian eta nekazaritzatik datozen jakien arloan du euskarria, beraz, multinazionalen mendekotasunean. Morrontzak, munduko beste leku batzuetan gertatzen den bezala, Nafarroako hainbat eskualderen desindustrializazioa dakar. Multinazionalak, jakina den bezala, basatiak dira. Ez dute bihotzik. Deslokalizazioaren politika erabiltzen dute ondorio soziolaboralak kontuan hartu gabe. Negozioa besterik ez dute bilatzen. Ondorioz, Nafarroako ekonomiak oinarri ahul eta arriskutsuak ditu. Etorkizunean dibertsifikazio industrial handiagoaren aldeko apustua egin beharko lukete bai gobernuak baita eragile ekonomiko eta sozial nafarrek ere.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun