Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2109. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek Sudur gorria diskoa (Elkar) kaleratu dute. “Sudur gorria janzten denean barruak askatzen dira eta hori guztiok egin beharko genuke noiz edo noiz, haurrek zein helduok”, dio Jose Ignazio Ansorena Mirrik. Txirri, Mirri eta Txiribitonek hogeita hamabost urteko ibilbidea egin dute jada.

 

Edorta Jimenezek eta Joxe Arregik Jainkorik bai ala ez? Erlijioari buruz eztabaidan (Elkar) elkarrizketa-liburua kaleratu dute. Erlijioaz duten ikuspegiaz egin dute berba liburu horretan.

 

 

Bernardo Atxaga idazleak bloga (www.atxaga.org/blog) jarri du abian. Atxagak denboraldi luzea emango du Reno hirian (AEB), liburu bat idatzi nahi baitu han. Bertan izandako bizipenak, gogoetak eta poema zein narrazio laburrak bilduko ditu, besteak beste, blog horretan.

 

Deabruak Teilatuetan (taldeak abenduaren 29an ekingo dio 1973 disko kaleratu berriaren aurkezpen birari, Tolosako Bonberenean. 1998an behin behineko erretiroa hartu zuten taldeko kideek, eta orain datoz bueltan, azken hilabeteotan sortu dituzten kanta berriekin. 2008ko urtarrilaren 12an Iruñean joko dute.

 

 

Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez txalapartarien Nomadak TX filmak bigarren saria irabazi du Herbehereetako IDFA zinemaldian.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia