Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-04 -- 2109.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


'Mozorroaren xarma'

Asel Luzarraga ::Mozorroaren xarma

Erein

orrialdeak ::188

prezioa ::15€

Euskaldun lodi batek Thailandian bizitakoa

Bere gelan daukan ordenagailuaren aurretik komunekoak egiteko baino altxatzen ez den gazte gizena da Zigor, Asel Luzarragak idatzitako Mozorroaren xarma nobelako protagonista euskalduna. Etxekoekin ia harremanik ez du, eta kanpokoekin batere ez, ordenagailuaren bidez egiten dituen ezagunak bere laguntzat ez baditugu hartzen behintzat. Eta hain zuzen haietako bat izango da Zigorrek urteetako itxialdia bertan bera utzi eta Thailandiaraino joatearen arrazoia. Emakume gazte, eder eta azkarraren deiari erantzungo dio, harekin zer edo zer lortzeko esperantzaz. Ez dakiena da, emakume hori Thailandiako Barne Ministroaren emaztea dela, eta asmo ezkutu batzuk betetzeko laguntzat nahi duela. Dena den, Thailandia ezagutzeko aukera du euskaldunak, Tawi ederraren eskutik. Baina hamaika trantze pasa beharko ditu bidaian, narkotrafikoarekin zerikusia dutenak tartean. Nolanahi ere, bidai horri esker ezagutuko ditu trafikoa zuzentzetik narkotrafiko operazio handi baten atzetik ekitera iritsi den Pam polizia-gida turistikoa; Dasha errusiar neskatila eta haren gurasoak; Reinaldo homosexual kubatarra; eta beste pertsonaia interesgarriak.

Asel Luzarraga

Asel Luzarraga
«Mozorroa bizirauten laguntzen digun tresna da, baina...»

Xarma asko al du mozorroak?

Guztiok bizi gara mozorro baten atzean, bizirauten laguntzen digun tresna da. Baina mozorroa gure benetako izaera kanporatzeko oztopoa ere bada, geure burua onartzen ez dugun seinale. Nobelan, topikoak desmitifikatzeko bete-betean sartu naiz haietan, batez ere zein barregarriak diren erakusteko. Errealitatea sinplifikatzeko tresna arriskutsua da topikoa.

Thailandian kokaturik dago idazlana. Arrazoiak?

Exotismoa eskaintzeaz gain, ustelkeriaz gainezka bizi den herria da Thailandia, oso egokia nobelan agertzen diren korapiloak sortzeko. Barregarria da errege familia jainkoaren hurrengoa den gizarte batean, eta beraz gauza batzuk kritikaezinak eta ukiezinak diren sistema batean, zeinen harro dauden bertako biztanleak demokrazia eta askatasuna daukatelakoan, inguruko herriak gutxiesten dituzten bitartean. Ez dira konturatzen dolarraren, turismoaren eta ustelkeriaren mesedetan antolatutako herri batean bizi direla.

Euskaldun nahiko bitxi bat hartu duzu protagonistatzat. Halere, emakumezkoak dira nortasun handiena erakusten dutenak, ez da hala?

Bai, beraiek dira benetako protagonistak. Horien mailan kokatzen den bakarra Reinaldo homosexuala da, gizonezko emeena. Uste dut psikologia emeak mundu askeagoa sortzen duela, batez ere aurreiritzietatik eta bere buruari ezarritako kateetatik askatzen denean. Literatura omenaldi txikiak egiteko baliatzen dut beti. Honetan, lagun eta idazle homosexualei egiten diet omenalditxo hori.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan