Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-04 -- 2109.zenb

Nagore Irazustabarrena

Londres, 1914ko urriaren 16a. Hiriburuko erdigunean uholde bitxia jasan zuten. Tottenham Court Road kalean, besteak beste Meux and Company Brewery garagardo fabrika zegoen. Fermentazio upel itzela zuten bertan, 22 oineko altuera zuen eta egun hartan 511.920 litro zeuzkaten gordeta. 29 metalezko uztaik eusten zioten upelari, baina mantentze kaxkarrak eraginda, edukiontzi erraldoia lehertu egin zen. Ondorioz, 8.500 upel hautsi eta guztira 1.224.000 litro garagardo isuri ziren bat-batean. Fabrikako horma hautsi eta Tottenham Courtetik behera St. Giles auzoraino iritsi zen tsunami berezia.

guztia irakurri

Lucy munduko giza arrastorik ezagunena da seguruenik. Bizirik dauden izarrak bezalaxe, duela 3,2 milioi urte bizitako Australopithecus afarensis honek ere nazioarteko bira ugari egin ohi ditu. Berriki Etiopiako gobernuak neskatoaren hezurrak sei urtez “uztea” erabaki du, AEBtako hainbat museotan erakuts ditzaten. Hainbat estatubatuar adituk kezka adierazi du, horrenbeste joan-etorrirekin arrastoak hondatzeko arriskua baitago. Etiopiarrek erabakia arrazoi ekonomikoengatik hartu dutela diote, Lucyren ordainetan jasoko dutenaren datu ofizialik ez egon arren. Ulertzekoa da adituen kezka, baina ulertzekoa da, modu berean, etiopiar agintarien erabakia, Afrikako herrialde horren egoera ez baita halako diru-sarrerei muzin egiteko modukoa.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan