Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-10-28 -- 2108.zenb

Xalbadorren eta Che-ren baimenik gabe jarriak

Maialen Lujanbio

argazkia

Karlos Corbella

I

Gora Euskadi Askatuta!”-kin
asko haserre zebiltzan,
ni Josu Jonen hitzetan beste
batzukin penatu nintzan:
Txistuak jo dituzue baina
maite zaituztet...
” hasi zan,
Internetetik bajatutako
kopia pirata gisan.
Hitzon bihotza bere egin zuen,
nahiz Xalbadorrena izan.

II

Kultur-memoria batek osatzen
du noski gure hitz sena.
Aldiz, bestena merke saltzeak
top-manta dauka izena.
Intentzioan dago kakoa,
nahiz esan egiaz dena.
“Zita” deituko diote baina
“zita” ote Imazena?
marketin bihurtzen baldin badu
lehenago min izan zena...

III

[Zabalduko dut parentesi bat
Imazen hitzei jarraika,
tamalez beste hainbeste esan
dakioke ezkerrai-ta,
interesgarri zaizkion gauzez
jabetzen zalea baita:
beretzat edo berak eginak
iruditu arte aipa.
Hortan, eskuina left den ez dakit,
ezkerrak du copyright-a.]

IV

A donde van las palabras...” zion
Silviok, gogoan dezute?
...berriro zerbait bihurtzen dira
ala hor, hegan diraute?
Xalbadorrekin oroitu naiz Che-z:
Argazki bat, zenbat putre!
Bere ideia argiek baino
(badira berrogei urte...)
bere aurpegiko itzal zatiek
bide gehiago egin dute.

V

Sierra Maestran, Kongon, Bolivian...
eztanda-lur gordin mapa.
Milan, Cibeles, Paris, New Yorken...
beste flash batzun txinparta.
Argazki zaharrak duen mamia
perfil hutsarekin tapa:
han izar-gorri, han erdi-bizar
han begirada-min da, ta
kapitalisten e®egistroan
Warholen Marilyn bat da.

VI

Hitzen jabego pribaturik ta
irudienik ez dut nahi.
“Zita” errekurtso-literario da;
birsortzea sortzea, bai;
ados, Artean edozer dela
berrinterpretazio gai;
sortu ez dela deus ere sortzen,
dena airean dagola zai...
Baina inorenak ez diren hoiek
zilegi al dira noiznahi?

Doinua: “Hil da Canovas”, “Lurraren pean” edo “Aita Izena”

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan