Astekaria

 Liburuak 

Oscar Wilde kartzelatik

Irudia

Pilar Iparragirre


2108. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
'De profundis'

Oscar Wilde ::De profundis

Txalaparta

orrialdeak ::218

prezioa ::17€

Aitor Aranak euskaratu du Txalaparta argitaletxearentzat Oscar Wilderen De Profundis liburua. Idazle batek har dezakeen lanik gogorrenetakoa da obra hau. Oscar Wilde espetxean zegoen idazteari ekin zionean, besteren artean maite zuen pertsonak hala nahi izan zuelako. Hari idatzi zion De Profundis gutun luze eta gogoangarria. “Biziaren Plazera eta Artearen Plazera ikasteko etorri zinen nigana” adierazi zion Wildek, erantzunik espero ez zuen gutunaren amaieran. “Menturaz, askoz zoragarriagoa den zerbait zuri irakasteko hautatua naiz. Minaren esanahia eta bere edertasuna”. 1895ean Queensberryko markesak salaketa jarri zuen Oscar Wilderen kontra haren semearekin jokabide inmorala izan zuela esanaz, eta horren ondorioz igaro behar izan zituen bi urte espetxean idazleak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza