2007-10-28 -- 2108.zenb
Badira urte batzuk udaletako Euskara Zerbitzuak sortu zirela. Ordutik hona aldaketa ugari izan da hizkuntza normalizazioaren arloan: lan moduak aldatu dira, baliabideak ugaritu, egoera soziolinguistikoak bilakaera nabarmena egin du, normalizazio agenteen esku hartzeak eta planak kopuruz eta kalitatez handitu dira, normalizazioaren esparruan zerbitzu enpresak sortu dira...
Udaletako Euskara Zerbitzuetako arduradun eta langileek beren dinamika propioa darabilte eta urteotako aldaketen lekuko egokiak dira, lortu diren aurrerapenak bezala ezintasunak baloratzeko toki onean daude. Era grafiko batean adierazteko, ARGIAko irakurleari interesatuko zaio haien lumatik ezagutzea zein burutazio darabilten bakarka eta zertaz nola hitz egiten duten beren bilkuretan, egindakoa baloratzen eta etorkizuneko planak prestatzen ari direnean.
Ikuspegi askotatik –herriaren neurriak eta izakera, hizkuntzaren egoera, bere gizartearen osaketa, herrialdea, legedia eta beste– hain anitzak diren gure udalerrien erakusgai, bederatzi Udal Euskara Zerbitzutako teknikariak gonbidatu ditugu beren iritziak azaltzera.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa