2007-10-28 -- 2108.zenb
Ingelesa ikasten duenak badaki aditzen iragana osatzeko -ed atzizkia erabiltzen dela oro har, aditz irregularretan salbu. Egoera horrek ez du zerikusirik garai batekoarekin, ingelesa zaharraren aditzak sei joskera mota baino gehiago omen baitzituen. Beraz, denboraren poderioz erregela bakarrera etorri da aditz ingelesa, beti ere irregularrak izan ezik; eta horien artean daude ingelesez gehien erabiltzen diren hamar aditzak. Martin Nowak-ek eta haren lankideek hil honetan Nature aldizkarian argitara emandako artikuluan adierazi dutenez, aditz erabilienak omen dira aldaketarako erresistentzia handiena dutenak.
Neba-arrebek duten ordenaren eta adimenaren arteko harremanaz eztabaida asko egin izan da aspaldidanik. Orain, 18 eta 19 urteko norvegiar gazteen artean egindako azterketa batek argi pixka bat ekarri du gai horri buruz. 80ko eta 90eko hamarkadetan, soldaduskara iritsi bezain laster, 240.000 mutikori egindako adimen-koziente neurketak erakutsi duenez, anaia zaharrenek emaitza hobea lortu zuten, batez beste, bigarren anaiek baino. Hain zuzen, aldea 2,3 puntukoa izan zen: lehenengoek 103ko puntuazioa erdietsi zuten eta bigarrenek 100,7koa.
Aizkolari, trontzalari, arraunlari... lari askoren gisan milaka urtetan langintza hedatuak izan diren ugari, folkloriko edo, arras makurrago dena, kirol modura ezagutzen ditugu orain.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1