Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-28 -- 2108.zenb

Nagore Irazustabarrena

Nevada (AEB), 1951. Nevadako Proba Esparrua erabili zuten lehenengoz. 1962 bitartean ehunka bonba atomiko leherrarazi zituzten bertan. Bonba suntsitzailearen ondorioak ahalik eta ondoen ezagutzea zen helburua, eta gizakiengan zuten eragina xede horren barruan zegoen, noski. Zer gaitasun operatibo izango zuen ejertzito batek gerra nuklear baten ondoren? Erantzuna lortzeko giza akuriak behar ziren eta ejertzitoak ez zuen erreparorik ipini “boluntario” mordoa Nevadara bidaltzeko. Soldaduek ez zuten inoiz jakin zertara zihoazen. 1951ko azaroan gertatu zen, operazioari Buster izena ipini zioten eta 21 kilotoitako bonbari Dog esan zioten. 6.500 soldadu leherketa gunetik sei miliara edo hurbilago ipini zituzten; talka-uhinak ez zituen harrapatu behar, baina erradiazio-haizeek bai. Ondorioak larriak izan ziren eta operazioa AEBetako gobernuak ordaindu beharreko milioika eta milioika dolarretako kalte-ordainengatik egin zen ezagun.

guztia irakurri

Ludwig van Beethovenen heriotza historiako polemikoenetakoa da. Adituak ez dira orain artean ados jarri, konpositorearen sintoma bitxiek nahastuta. Lehenik hepatitisak hil zuela uste zuten, gero sifilisak jota hil zela, baina ikerketa berri batek hipotesiak aldatu ditu: Bederatzigarren Sinfoniaren egilea berun tratamenduak eragindako gibel arazoengatik hil omen zen. Vienako Unibertsitateko Auzitegi-Medikuntzako zerbitzuburu Christian Reiterrek egin du ikerketa, musikariaren ileak baliatuz. Azaldu duenez, gaixoaren azken 400 egunetako osasun egoeraren informazioa ematen dute ileek. Horren arabera, bere azken urtean Beethoveni berun-gatza eman zioten pneumonia sendatzeko; garai hartan beruna sendagai unibertsala zen. Baina alkoholak konpositorearen gibela ahulduta zeukan eta berunak gehiago okertu zuen. Haren organismoa likido aszitiko gehiegi ekoizten hasi zen, horrek sabela puztu zion eta hainbat puntzio egin behar izan zioten. Baina zauriak sendatzeko kataplasmek ere beruna zuten eta gaixoaren egoerak okerrera egin zuen. Beethoven Vienan hil zen 1827ko martxoaren 26an, Hamargarren Sinfonia amaitu gabe.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan