2007-10-28 -- 2108.zenb
Lehen euskal izendegia 1966an egin zuen Euskaltzaindiak, Aingeru Irigarairen eskutik, baina ez zuen zabalkunde handiegirik izan. Frankismoa indarrean zegoen, aginte gogorrenean. 1972an, Jose Mari Satrustegik eragin erabatekoa izango zuen Onomástico vasco. Euskal izendegia argitaratu zuen, Euskaltzaindiaren aginduz. Lehenengo argitaraldia 50.000 alekoa izan zen eta Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu ziren Ainhoa, Idoia, Irati, Leire eta egun hain arruntak diren beste izen asko. 76an eta 82an, liburuaren argitalpen osatuagoak kaleratu zituzten, eta 2001ean, azken izendegia idatzi zuten Mikel Gorrotxategi eta Patxi Salaberri euskaltzainek. Izendegia Euskaltzaindiaren web gunean kontsulta daiteke eta izen zerrendaz gain, bakoitzaren jatorria eta beste hainbat azalpen ere baditu. Zerrenda osatzeko, dokumentuak eta errealitatea –erabilerak urteetan erakutsi duena– dira kontuan hartu dituzten irizpideak. Hala ere, muga non ipini behar den jakitea batzuetan zaila dela aitortu digu Gorrotxategik.
Epa: Ni Isortze naz, orain 36 jarritako izena. Gurasoak famili liburuan \"s\"-rekin daukate idatzita eta horrela erabili dot orain arte eta horrela egiteko asmoa daukat. Baina askotan ikusi dot Izortze izena \"Z\"rekin idatzita. Eskertuko nuke batenbatek jakinezgero esatea nola demontre idazten den eta nire izenak zer edo nondik datorren. Eskerrikasko.
Isortze 0000-00-00 00:00:00Eneritz eta Itoitz neska izenak bai eta Amets ez?? Argi dago jaio berriaren duintasuna gorde beharra dagoela, baina kasu hauetan zorrotzegiak bihurtzen ari garela iruditzen zait. Gure alaba Amets da eta urtebete du soilik. Guri neskato izen bezela gustatzen zaigu gehiago. Agur
Igor 2007-11-22 13:10:49Niri, Enetz izena, gustatzen zait nire semearentzat. Seaskako egutegian ikusi genuen. Ezagutzen ditut, bi mutiko, izen horrekin, gainera. Baina ez da agertzen "Euskaltzaindiaren izendegian". Ba al duzue informaziorik izen honi buruz? Nondik datorren edo? Zer esan nahi duen?
Elixabete 2008-07-22 21:23:34Kaixo, Isortze: izen hori ez dator euskal izendegian, gertukoena "Izortza" da, Kontxesiren baliokidea (Kontzeziona, Orbange, Sorkunde, Sorne). Izendegiaren arabera, Andre Mariaren adbokazio hau VII. mendean hasi zen ospatzen Bizantzion, baina 1310 arte ez zen festatzat finkatu. 1854an Eliza Katolikoak Andre Maria sortzez bekatugabea zela jarri zuen dogmatzat.
mikel garcia 2008-08-25 09:45:31Aupa! Nik eneritz izena daukat eta neska naiz, baina bada izen hau mutiletan ere, hernani inguruan badira bi mutiko eneritz izena dutenak. Amets izenekoak ere neska zein mutil ezagunak baditut eta horrela izen lista luzea unisexak direnak, adibidez: iraitz, izaro, elorri, haitz... Izenak jartzeko momentuan bata jarri edo bestea jarri ez da gure arazoa, askotan guk izen bat pentxatua eman eta nahiz eta izen hori izendegian aurkitu, erregistroan ez dute uzten jartzen, hori da niri gertatutakoa nire anai orkatzekin.
eneritz 2008-11-21 11:14:18Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa