Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2108. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Iratxe Ibarrak Berrian: «Jaialdietan baino gehiago gozatzen dut libreko saioetan. Nahi duzuna esateko libreago zara, ez zaude inoren menpe, entzulea gertuago sentitzen duzu, zeuk aukeratzen dituzu gaiak, eta bertsotan nahi beste egiten duzu: saioa txarto doala ikusiz gero moztu, eta bestela, ekin. Zenbat aldiz geratu garen jaialdi batean arrazoi on bat etorri eta isilik, ordurako bakoitzak launa bertso botata genituelako, eta ez zelako luzatzea komeni (...) Errua nork daukan? Gai-jartzaileak ez behintzat».

 

Itziar Madinak Beterriko Liburuan: «Maila desberdinak daude Ipar Euskal Herrian. Pentsatzen dut hegoaldean ere badaudela, baina hemen askoz garbiago daude. Hau da, euskaltzaleek badakite zer den euskal idazle bat, baina giro euskaltzalean bizi edo murgildu izan ez direnei azaldu egin behar diezu zer den euskal idazle bat, liburuak atera daitezkeela eta gainera euskaraz idatzitako liburuak sor daitezkeela! (...) Beraz, zer den lanik premiatsuena Ipar Euskal Herrian? Bada, ohore maila ematea idazleari, liburuari, idazte prozesuari, hau da, sorkuntzari, eta, aldi berean, baita irakurzaletasunari ere. Eta horiek guztiak, noski, euskaraz egiten dituztenei».

 

 

Enkarni Genua Txotxongilo Taldearen sortzaileak Gaur8n: «Umeak ez dira asko aldatu, gertatu dena da haurtzaroa murriztu egin dela. Lehen 12 urte bitarteko neska-mutilak etortzen ziren (...) Gurasoek gero eta seme-alaba gazteagoak eramaten dituzten saioetara. Nik, gutxienez, 3 urte izatea eskatzen dut, bestela arriskua dago esperientzia, gozagarria izan ordez, beldurgarria izateko».

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia