2007-10-21 -- 2107.zenb
Christian Jolibois, Christian Heinrich ::Basamortuan galduta
Ibaizabal
orrialdeak ::48
prezioa ::6.80€
Saharako eguzki kiskalgarritan aurkitu ditugu oraingoan SOS Printzesak agentziako Aglae andereñoa eta Napoleon laguntzaile zintzoa. Han, basamortuaren erdian, neskato bat aurkituko dute konortea galduta. Leila du izena eta Mokhart xekearen alaba da. Triste dago gaztetxoa, irakurtzen eta idazten ikasi nahi lukeelako, noizbait sendagile ona izateko, baina bere ametsei uko egin beharko die ezinbestean, aitak xeke beldurgarri baten semearekin ezkondu nahi duelako. Madmud da xeke horren izena eta bere semearekin ezkontzen bada ez omen du gehiago printzesaren herriaren aurka erasoko. SOS Printzesak agentziakoek lasai egoteko esango diote Leilari, beraiek konponduko dutela dena, kosta ahala kosta.
Alabak irakurri dit ipuin Basamortuan galduta. Dagoeneko 3. ipuina SOS Printzesak sailekoa. Guztiak izan dira zirraragarriak, gogoz irakurri ditu nire alabak eta gogoz jarraitu dizkiot Aglaeri gertatutako guztiak. Oso politak, erakargarriak eta marrazki polit eta txukunekin. Oso gomendagarriak (7 urterekin irakurri ditu nahiz eta 8rekin gomentatu).
edurne 2008-11-30 21:36:56Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa