2007-10-21 -- 2107.zenb
Grenoble (Frantzia), 1709ko otsailaren 24a. Jacques de Vaucanson jaio zen familia txiro baten baitan. Lehen aldiz amarekin elizara joan zenean, bertako erlojuak txundituta utzi zuen mutikoa. Ordu luzez egon zen erlojuari begira, eta astebete geroago erlojuaren mekanismoa zehaztasun osoz berregitea lortu omen zuen. Semearen dohain harrigarriak ikusita, ama alargunak jesuitengana bidali zuen haurra, hezkuntza egokia jaso zezan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa