Astekaria

 Hiruko Txikian 

Pazientzia

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2107. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Petrolio bezalakoa dugu. Eta berez urria dena gehiegizko eskaerarengatik agortzen ari zaigu. Eta baduenak ez ukatea zer den ez dakienez, azken atxiloketek berriz ere orain hogeita hemeretzi urte igarotakoa dakart gogora, salbuespen egoerak gure etxeetako ateak zangoz danbaka jo eta etxekoak zolan etzanarazi gintuztenekoa. Komisaldegietako hirurogeita hamabi orduko legezko epe mugatu hura hiru hilabetekoan bilakatuz, ziega zuloak indiskriminatuki jendez bete eta torturak mortadelazko ogitartekoak baino ugariagoak izan genituen. Kartzelak sutan, kaleak bero. Oraingo hauek zehatzago jarduten ikasi dute. Ez dute surik agertzen, poxpoluka ari dira. Dianak aleka isolatuz, salbuespen egoera fokalizatu egin dute diskriminazioa xede, herri honetako arazo politikoa gutxi batzuena bailitzan. Eta ez dabiltza erabat oker, jende gehiegi baitabil bazterretan eroso, batzuen arazoa ogibide dutela. Eta nago, Ibarretxeren ibilbide otzanak petrolioa duela eskas, akats, batetik erakutsi ibilgailua eremuz txikiegia eta kontsumo handiegikoa delako eta bestetik aurkeztu duen gutxieneko bidaia malkartsuegia duelako. Petrolioa ziurtatu eta ibil-ontzia handitu, guztiok izan dezagun gure lekua. Presoak barne noski.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia