Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-21 -- 2107.zenb

Euskal harresia

Amatiño

argazkia


Jakinekoa da txinatarrek 7.000 kilometroko Harresi Handia eraiki zutena mila urte luzean zehar, Mongolia eta Mantxuriako nomaden inbasioa ekiditeko. Ez da horren jakina, ordea, eraikuntza hark –hainbat aldiz baliabide publikoak ahitu arren eta nekazarien protestak eragin– ez zuena ezertarako balio izan, azkenean 600.000 mantxuren gudarosteak harresia gurutzatu baitzuen eta ia hirurehun urtez Pekinen agintzen amaitu... harresi barruan bertan alegia.

Harresiaren mitologia kementsuak zernahitarako balio dezake baina sekula ez dugu jakin ahal izango zein izan ote zitekeen Txinaren nondik norakoa, harresia egiteko behar izan ziren milioika lanordu, kontaezinezko harri-tonak eta hogeita hamabost belaunaldiren ahalegin eskerga jendearen prestakuntzan eta ongizatezko gizartean inbertitu izan balira.

Auskalo euskal harresiaren mitologiak ondorio onuragarririk erakarriko ote duen noizbait, baina behingoz harresiak eraikitzeari utziko bagenio eta gure ahalmen soilez baliatzeari ekin? Eta askatasuna aldarrikatu beharrean, dagoeneko dugun menpekotasunik ezaz jabetuko bagina eta buruaren jabe garen neurrian ekin eta jarrai?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan