Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-10-21 -- 2107.zenb

Abarrak

Beste azentu batekin

Urko Apaolaza

Euskal Erbesteari buruzko VIII. Nazioarteko Mintegia.

“Beste azentu batekin” itzuli zen Martin Ugalde Euskal Herrira. Venezuelako urte luzeen poderioz, irakurle bolibartarraren aurrean sentitzen zuen zorraren ondorioz, aldatu zitzaion doinua andoaindarrari.

Egunotan ospatzen ari da, Hamaika Bide elkarteak antolatuta, Euskal Erbesteari buruzko VIII. Nazioarteko Mintegia, Erbestea: Historia eta kulturarako debatea izenburupean. Urriaren 17an hasi eta 20ra bitartean erbesteko euskal kultura, literatura eta pentsamendua izango dituzte hizketagai Deustuko Unibertsitatean eta Donostiako Udal Liburutegian. Tartean, Martin Ugalderen irudia ere aztertuko dute, noski.

Mintegiak bi aro desberdindu ditu, gerra aurrekoa eta gerra ondorengoa. Euskal Herritik eta Europako hainbat unibertsitatetik etorritako ikerleek erbesteaz hitz egingo dute. Nola ulertu liteke erbestea baina? Galdera horri erantzuten saiatuko dira. Erbestea ez da bakarra, Euskal Herrian erbesteak izan dira –pluralean–. Izan ere, ez da berdina erbesteratu bat, edo deserritu bat. Lehenengoari bihotza erdibitzen zaio, baina bigarrenak Euskal Herrian uzten du barrua. “Edozein aldaketa, edozein eboluzio aberritik kanpo, traizio baten antzera agertzen da”, zioen Martin Ugaldek.

Herriminaren kultura da erbestearena, halabeharrez sorturikoa; eta Euskal Herritik joan behar izan zirenen artean paradigma da Andoaingo idazlea. Venezuelara joan ez balitz, ez omen zen idazten hasiko. Beraz, erbesteak sortzen du herrimina eta honek barne sorkuntza. Ugaldek euskarazko lehen ipuin liburu modernoa idatzi zuela entzun diegu gaurko idazle adituei: Iltzailleak (Caracas, 1961). Amerika urrunean, sorterriarekin kasik harremanik izan gabe, puntako literatura idatzi zuen. Nondik atera zuen horretarako gaitasuna? Nondik indarra?

Donostiako mintegia bezalako ekitaldiek erbesteko kulturgileen lana ezagutzeko parada ematen dute. Baina garrantzitsua da ezagutza hori partekatu eta gainerako ikerleekin alderatzea, baldin eta Ugartek barne kreazio hori nondik atera zuen doituko badugu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan