2007-10-21 -- 2107.zenb
Txileko Atacama basamortuan teleskopio erraldoien azken belaunaldia instalatu nahi dute. AEBetako hainbat unibertsitate eta erakunde biltzen dituen GMT (Giant Magellan Telescope) partzuergoa da horren erantzulea. Hain zuzen ere, bi teleskopio biki instalatuko dituzte, orain arte jarritakoetan handienak.
Zazpi eta hamaika urte bitarteko espainar haurrak dira Europa osoko lodienak, eta munduan aurreneko postuan daude AEBetakoekin batera. Euskal Herriko haurrentzat aparteko azterketarik egin ez denez, Hegoaldekoak Espainiakoen maila berean daudela onartzea beste erremediorik ez dugu izango, zoritxarrez.
Mertxika azukretan edo ardotan apailatuta jatea gomendatzen zuten XIX. mendeko osagile frantsesek mertxikondo osoa pozoitsua dela bazekiten. Ondo osoa, fruitua ezik. Hostoak, azala, egurra... bai, bai! Landu eta leundu ondoren zur gorrizta dotorearen gaia den egurra, baita ere. Kabalea urrundu bere adar eta hostajetik, baita azienda zuria ere: mertxikadi handi bat inausi eta ebakitako adarrak garbitu ondoren ia pozoiak garbitu zuen artalde baten grabiolak jasoak ditu “Saint-Louis Globe Democratic”-ek 1893an. Azido prusikoa da pozoia, zianuroaren aurrekari bat. Egia da fruituaren mamiak ez duela honen arrastorik baina bere bihotzeko hezurraren bihotzeko haziak bai, argi bada! Milaka urtetan mertxika landu eta gozatu duten txinatarrek, langintza honek berak pozoia garbitu diola omen diote. Sinesteak ere nahikoa lan ematen du! Parisko osagileen gisan txinatarrek ere nahi dutena esan dezatela baina loria behar badute mertxikadietaz beste bila dezatela!
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa