2007-10-21 -- 2107.zenb
Bide erraz eta laburra dakarkizuegu oraingoan, ia guztiz laua. Aldapa gora ibiltzeari uko egingo diogu beraz, baina baita horrek ekarri ohi duen sariari ere: ez dugu, ibilbidean zehar, aparteko ikuspegirik bistaratuko. Erdikoari meriturik kendu gabe, zalantzarik ez da abiapuntua eta helmuga direla gunerik interesgarrienak; hariaren mutur batean Plentzia, bestean Butroeko gaztelua. Orain mende batzuk baino inguru lasaiagoak, inondik ere. Aspaldi ezabatuta daude eskualdeko jaun eta jabe ziren oinaztarren oinatzak.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa