2007-10-21 -- 2107.zenb
Euskal politikako solas-lekuetan zaharrak berri entzuten hasiak gara beste behin ere.
Solasen doinuak ezagunak egiten zaizkigu, tamalez. Betikoen aurkako espetxeratze aginduak eta betikoen aurkako bonba hotsek errealitatearen alde latzera ekarri gaituzte enegarrenez.
220 lagun elkartu ginen urriaren 9an Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) Gandiaga Topagunean. Emun lana euskalduntzeko kooperatibak 10. urteurrena ospatu zuen egun osoko jardunaldiekin, Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa izenburupean. Nola motibatu ikasleak eta hiztunak euskara erabiltzeko? Hizkuntza bat edo beste erabiltzeko norberaren psikologiak duen garrantzia azpimarratu zuten adituek.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa