Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-16 17:39:38
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-21 -- 2107.zenb

Nagore Irazustabarrena

Grenoble (Frantzia), 1709ko otsailaren 24a. Jacques de Vaucanson jaio zen familia txiro baten baitan. Lehen aldiz amarekin elizara joan zenean, bertako erlojuak txundituta utzi zuen mutikoa. Ordu luzez egon zen erlojuari begira, eta astebete geroago erlojuaren mekanismoa zehaztasun osoz berregitea lortu omen zuen. Semearen dohain harrigarriak ikusita, ama alargunak jesuitengana bidali zuen haurra, hezkuntza egokia jaso zezan.

guztia irakurri

Lehen idazkera Sumer-eko kulturan sortu zela ikasi genuen, baina Yussef Majidzadegh arkeologoa buru duen taldearen hipotesiaren arabera, Arattako erresuman sortu ziren lehen idazkiak. Sumeriar testu batek Aratta aipatzen du, baina ez zen haren arrastorik ezagutu Jiroft-en (Iran), aztarnategi oparoa topatu zuten arte. Aurkitutako objektuek K.a. 3400. urtean oso zibilizazio garatua bizi zela diote. Arrasto garrantzitsuenak izkribuak dituzten hiru harrizko taula dira, baina adituek ez dute oraindik zeinu horiek ulertzea lortu.

Orain arte, idazkera K.a. 3200. urtean sortu zela uste zen eta, Majidzadegh-en hipotesia baieztatuz gero, 200 urte erantsiko zaizkio lehen idatziari. Baina horretarako ikerketak hainbat oztopo gainditu beharko ditu. Besteak beste, Mendebaldeko museoen lotsagabekeria. Izan ere, 2001ean aztarnategiaren berri eman zuten komunikabideek eta handik aurrera, urtebetez, lapurreta basatia jasan zuen Jiroftek. Ordutik. Irango gobernuak funtsezko bost ale itzultzeko eskatzen dio Parisko Louvre orojaleari.

 

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan