2007-10-21 -- 2107.zenb
Edorta Jimenezi, atera berri duen liburu batean (Jainkorik bai ala ez, Joxe Arregirekin batean erlijioaz egindako solasaldi-eztabaida), gogoeta interesgarri bat irakurri diot, inmigrazioaren harira, nola kanpotarrak geure zaharren zaintzarako erabiltzen ditugun, geuk garbitu nahi ez dugun kaka garbitzeko, azkar eta zakar esanda.
Nork? Nork eskuratzen ditu etekin gehiago Amalurrak ematen dituen fruituetatik? Nork egiten du posible besteen ekosistemetatik ateratako lehengaiak eta energia baliabideak gutako batzuentzat soilik negozio izatea? Nork markatzen ditu arauak Ekuador, Nigeria zein Bolivia herriak beti galtzaile izateko? Nork banatzen ditu pribilegioak?
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa