Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2107. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Juan Carlos Ibarrak Deian: «Polemika handia sortu du Katalunian ea Frankfurteko Feriara joan behar luketen gazteleraz idazten duten idazle kataluniarrek (...) Idazle hauen parte hartzearen alde agertutako batek zioen, hizkuntza autonomikoak ‘hizkuntza espainiarrak’ zirela azken finean (...) Hizkuntza espainiarreko idazle al da Baionan euskaraz idazten duen bat? Joan behar al luke Frankfurteko Feriara, kataluniar kulturaren omenaldiaren barnean, frantsesez idazten duen Perpinyako idazle batek? Eta euskaraz idatzi eta Bartzelonan bizi den idazle batek?».

 

Mikel Laskurainek Berrian: «Ohitu naiz aktore ogibidera. Lanik ez edukitzeak edo ez jakiteak hiru hilabete barru zer edukiko duzun... hori okerrena! Eta onena, ba beti desberdina dela, eta ez dela batere monotonoa. Ikuskizun bat estreinatu eta bi urtera bukatuta dago. Betiko ez dela ezer; sentsazio hori beti daukagu buruan: ‘Hau akabo egingo da, eta aurrera!’ (...). Sekula ez dugu ahaztu behar ezer ez dela betiko. Aktore baten kexarik handiena lanik ez edukitzea da, eta gu oraingoz ezin gara kexatu. Lana edukiz gero, oso ofizio ona da. Nik hori onartzen dut: oso ondo bizi gara».

 

 

Toti Martinez de Lezeak Garan: «Orain gutxi nonbait irakurri dut (...) idazleek politikarekin ‘konprometitzeko’ duten betebeharraz. (...) Zer dela eta konprometitu behar du politikoki idazle batek eta ez igeltsero, idazkari edo futbolari batek? Eta konprometitzekotan, zein ideia politikorekin?».

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia