2007-10-14 -- 2106.zenb
Ioritz Mendizabal Oiartzunen (Gipuzkoa) jaio zen 1974ko maiatzaren 2an. Haurtzaro ikastolan ikasi zuen hamalau urtera arte, eta gero, bere ametsaren bidea trazatuz Mont de Marsanera (Frantzia) joan zen Affasec eskolara. Han, denbora erdia pupitrean ematen zuten eta beste denbora erdia zaldi gainean. Aitak bazituen bere zalantzak, baina ongi hartutako erabakia izan zen. Hemeretzi urterekin jockey profesional bihurtu zen, eta gaur egun Frantziako zaldun preziatuenetako bat da. Aurten 130 lasterketa irabazi ditu. Ez 2004an hainbeste, orduan marka jarri baitzuen, 220 lasterketa irabaziz, inoiz jockey batek urtebetean irabazi duen lasterketarik gehiena. Eta bistan dena, cravache d’or izan zen.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1