Astekaria

 Txandan 

Ohikora ohitu

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2106. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia

Beste argudiorik ezean, ohikora jo ohi dugu berez ezin onartuzkoak direnak zuritzeko, bide batez ohikoa ohikoago bihurtzen dugularik.
Horrela sendotutako ohitura baten eta aldarrikatzen ditugun balioen artean gatazka sortzen denean, biderik erosoena aukeratzen dugu sarri: balioak aldarri hutsen linbora bidali, eta ohitura zaharrari eutsi.

Unibertsitatean, esaterako, ohikoa da tesia aurkezten duen doktoregaiak (jeneralean lan-poltsen nomada, curriculumez aberats eta soldataz pobreak) bazkaria –eta ez nolanahikoa– ordaindu behar izatea epaileei (jeneralean lanpostu finko eta ondo ordaindutako baten jabe direnei). Irun-Hondarribian, gizonak bezain burugabe izateko (alardean bada ere, soldadu izan nahi izateko) eskubidea ukatzen zaie urtero emakumeei. Barre egiten hasita, ohikoa da gu baino ahulago direnen kontura barre egitea.

Ohikora ohituta, ohikoa gizentzen dugu, ohitura ohikeria bihurtzen. Bada, ordea, bestelako biderik ere. Urrutira gabe, ohikoari ohizkoa esaten ohituta ginen oraindik orain, baina, hala behar eta, ohizkoa baztertu eta ohikora ohitu gara oso denbora laburrean.

Diogunaren duin izan nahi badugu, hobe genuke, hizkuntzan eta bestetan, ohikeriaren herdoila astindu eta ohiturak garaiz berritzen ikastea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia